
| senideak-en txostena | protesta-mezuak | protesta-ekintzak |
ALARMA-KANPAIAK jo eta jo ari dira Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan. Inprimitutako kartelen kanpai hots mutuak baina zaratatsuak eta letra desberdinez presaka idatzitako eskuizkribuen danbor mutuak baina oihuz beterikoak dira nagusi. Espainolez idatzitako baina euskal ortografia darabilten euskaldunen B-ak v-en ordez. ENTREGATU EGIN BEHAR DUTE! TORTURATU EGIN BEHAR DUTE! Auzokide bat dugu, Josu Beaumont Berberena; Parisko Auzitegiak ezarritako 8 urteko gartzela-zigorra betetzen ari dena, eta datorren martxoaren 16an zigorra bukatzen duena. Ez dago estradizio-eskaerarik Espainiar Estatuaren aldetik; ez dago inolako prozedura judizialik irekita bere aurka Espainian.
Eta, hala ere, Gestorak eta Senideak BELDUR DIRA Frantziar Estatuak bere legeak eta Nazioarteko Eskubidearenak urratuko dituelakoan, eta, horrenbestez, Josu lurralde horretatik kanporatu eta Guardia Zibilaren edo Polizia espainolaren esku utziko duelakoan; eta, antzeko hainbat kasutan gertatu den bezala, beldur dira TORTURATUA izango ez ote den.
SENIDEAK-ek Alde Zaharreko bizilagunei mobilizatzeko eskatu digu, horrelakorik gerta ez dadin. Honenbestez, bizilagun-talde batek -EUSKAL SARE GORRIren kide ere garenok- gaiari buruzko web orri bat egin dugu presaka, eta EUSKAL SARE GORRIAren web orrian sartu dugu. Hementxe.
Orri honetan, antzeko esperientzia bizi izan zuten euskaldun batzuen testigantzak jasotzen dira, guztiak ere TORTURATUAK IZAN ZIRENAK. Joan den asteartearen 17an, Europar Parlamentuaren Bilkurak giza eskubideen errespetuaren gaineko urteko txostena onartu zuen, eta, bertan adierazten denez, Europar Batzordea Torturaren prebentzioari dagokionez kezkati agertzen da, izan ere, Espainiako gartzeletan atxilotuenganako tratu txarrek bere horretan diraute, "torturaraino ere" iristen direlarik, euskal preso politikoei dagokienez, batez ere.
TORTURA ETA EUSKALDUNEI BURUZKO BESTELAKO DATUAK: